KORNER: MONOLOGOLAK

Barreak eta giro bikaina

Vídeo

Korner, Kultura & Futbol Festibalaren laugarren edizioaren azken-aurreko ekitaldiaren lekuko izan da Antzoki Zaharra. Raul Perez imitatzaile eta umorista Imanol Alguacil izango balitz bezala aritu da monologol horien zeremonia-maisu gisa, eta, gainera, Realeko keinu nabarmenez betetako bakarrizketa batekin itxi du saioa. Erdibidekoen artean, Andoni Agirregomezkorta, Miriam Cabeza eta Getari Etxegarai beste hiru bakarrizketari bide eman die, umoretik eta ironiatik futbolarekiko zaletasuna hurbilduz. Raul Perezek, Imanol imitatzeaz gain, Karlos Arguiñano, Martin Berasategui edota Jesus Vidal sale txuri-urdinak imitatu ditu, baina baita Josep Pedrerol, Iker Jimenez edota Miguel Bose bezalako pertsonai ezagunak ere. Publikoak ederki pasatu du, eta etengabe barre egin du lau jenio horien bakarrizketa eta imitazioekin. Zuk ere ondo pasatu nahi baduzu, goza ezazu bideoarekin.


Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/196/7/8d0dd67c-c4eb-4333-bd76-1bf056ac714e.pdf


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!