BIRMOLDAKETAREN AURRERAPENA

Barrutik ere ederra

VĂ­deo

Anoetako Estadioa itxura ederragoa dauka egunetik egunera. Gure etxe berriaren birmoldaketa lanak bide onetik doaz eta ia etxeko partida bakoitzean nabaritzen dira etengabeko hobekuntza horiek. Izan ere, pasa den ostiralean zelaiko gune komun batzuek beren Fan Zone berriak estreinatu zituzten.

Levante UDren aurkako partidaren atarian zein atsedenaldian, bazkide ugari hurbildu ziren gune horietara tartetxo batean lagunartean egoteko, gustura. Wifia doan, telebistak, menu osotuagoa eta estilo abangoardista txuri-urdin familiari egindako keinu polit batekin nahasten dituen dekorazioa.

Azaleratu zure koloreak

“Azaleratu zure koloreak” goiburupean, gure bazkideak gune hauetan egongo dira. Lehen berriztatze honetan, Fan Zonen aldamenean dauden kolometan, zirraraz beteriko sei bazkideen argazkiak aurkitu ahal izango ditugu: Lourdes, Olatz, Zarka, Nora, Eugenio eta Telmo. Koloma hauetan agertzen diren protagonistak lehenengoak izan dira argazki hauek ikusten eta asko gustatu zaie.

Gaur arte hiru Fan Zone estreinatu ahal izan ditugu, behe eraztuneko tribuna bakoitzeko  bat. Fan Zone bat Aitor Zabaleta Tribunaren erdialdean dago, eta beste biak, berriz, Tribuna Nagusiaren eta Ekialdeko Tribunan. Apurka-apurka, datozen hiletan berrituko dira horretarako prestatutako gainerako guneak.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!