#LALIGASANTANDERFEST

Batzen gaituzten abesti solidarioak

Dozenaka artista eta futbolarik parte hartu dute gaur arratsaldean LaLigak eta bere babesleek, klubek eta GTek antolatutako 'LaLiga Santander Fest' ongintzako makrokontzertuan. Ekimen hau helburu bikoitzarekin ospatu da: COVID-19ko pandemiari aurre egiteko osasun materiala erosteko dirua biltzea eta euren etxeetan egotera behartuta ikusten diren zale guztiei babesa ematea. Horrez gain, 180 herrialde baino gehiagotan jarraitu ahal izan da jaialdia aldi berean, eta, ondorioz, mundu osoko milaka herritarrek ekimenaz gozatu ahal izan dute, eta euren ekarpena egiteko. Makrokontzertuaren emanaldian, ongintzako ekarpenei esker, 600.000€ baino gehiago bildu dira, baina igandera arte jarrai daiteke laguntzen, 14:00ak arte, orduan itxiko baita epea.

Makrokontzertu solidarioan parte hartu duten artisten artean Alejandro Sanz, David Bisbal, Luis Fonsi, Aitana, Ainhoa Arteta edo Pablo Alboran egon dira. Era berean, LaLiga Santanderreko taldeetako 20 futbolarik parte hartu dute ekimen honetan. Realaren kasuan, Asier Illarramendi izan da makrokontzertu honetara gonbidatu duten jokalaria. Festibal honek arrakasta handia izan du, eta, ahal izan duten guztiei esker, konfinamendu-egun horiek girotzeko eta, bereziki, dirua biltzeko balio izan du, osasun-materiala erosteko asmoarekin.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!