Realak Sporting Club Huelvaren aurka jokatuko du larunbatean, 14:00etan, Antonio Toledo estadioan.
Azken neurketako garaipenaren eta selekzioen atsedenaren ondoren, Txuri-Urdinak Liga F txapelketara itzuliko dira emaitza onak batzen jarraitzeko helburuarekin. Entrenatzailea aldatu berri duen eta jaitsierako postuetatik irtetzeko batzen hasteko grina duen taldea izango dute aurrez aurre. Partida arriskutsua: lehen minututik atera beharko dute donostiarrek. Natalia Arroyok prentsaurrekoan adierazi duenez, "Sporting Club Huelva entrenatzaile aldaketa egin ondoren iritsi da. Energia berria izango dute eta beren egoera aldatzeko gogoz egongo dira, baina gure jokoan jarriko dugu arreta. Bigarren garaipena batu nahi dugu jarraian".
BIGARREN TALDEA
Bizkerre FT taldearen aurkako partidan garaipen sendoa lortu ondoren, Gorka Álvarezen taldeak asteko bigarren derbiari aurre egingo dio CA Osasunaren aurka, larunbatean, 12:30ean. Garaipenaren bidean jarraitu eta puntuak batzeko helburuz irtengo dira zelaira.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin