LIGA F

Beatriz Álvarez presidentearen bisita

Vídeo

Liga F-ko presidentea, Beatriz Álvarez, komunikabide gipuzkoarrekin egin den informazio-topaketa batean agertu da. Topaketa hau Realaren kirol-hirian, Zubietan, egin da. Presidenteak Alex Uranga kontseilaria,  Garbiñe Etxeberria emakumezkoen futbolaren arduraduna eta Maider Castillo emakumezkoen elite futbolaren arduraduna izan ditu lagun. Gipuzkoako komunikabideei zuzendutako ekitaldia izanik, SD Eibarrekin lankidetzan antolatu da, eta, horregatik, bertan izan dira baita ere kontseilaria Leire Barriuso, emakumezkoen harrobiko futbolaren arduraduna Andrea Cedeño eta kirol-zuzendaritzako laguntzailea Jon Olangua.

Komunikabideekin izandako topaketa amaitu ondoren, Álvarezek emakumezkoen eraikin berria, Izan, bisitatu du.



Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!