Hegoaldeko Hondoa

Behin-behineko harmaila

Anoetako birmoldaketa txuri-urdin guztiek nahi duguna da. Estadio berri eta funtzonal batean elkarbiziko dugu, gure taldearen partidak askoz gertuagotik jarraituz. Birmoldaketa prozesu horretan, Hegoaldeko Hondoko bazkideak izan dira birkokatuak izan diren lehenak. Handik bizitzen zituzten partidak gure lagunarteko askok. Orain, UEFA-ren ezartzen dituen baldintzak direla eta (kanpoko zaleei %5ª eskeintzea harmaila separatu batean), eta lagunarteekin joatea erabaki zuten 400 errealzaleak tribuna berean kokatzeko intentzioarekin, behin-behineko harmaila ezarri da hegoaldeko hondoan, zelai ondoan. (9 ateko lagunarteak eta bertan birkokatutako bazkideak). 

Salbuespenezko neurria da, aurten Anoetak 6.000 eserleku galduko dituelako birkokapenekin. Dena dela, esperientzia handia izango da partidak hain gertutik ikustea. Behin behineko harmaila hau Rosenborg eta Real Madriden aurkako partidetan erabiliko da.

Kluba lanean ari da Hegoaldeko Hondo berriaren eraikuntzaren epeak betetzeko eta beharrezko baimenak lortzeko, europear lehiaketa eta beharrezko baimenak lortzeko harmaila hau Europa, Liga eta Kopako partidetan jartzeko.

Estadiora sarrera 20:15 eta 20:50 bitartean egin beharko da. 20:50etatik aurrera ezin izango da estadiora sartu. Atsedenaldia behin-behineko harmailara sartzeko aukera egongo da edota estadiotik ateratzekoa partida ikusten utzi nahi bada.

Partidaren amaieran behin-behineko harmaila hau hustuko da jendea elkarrekin atereaz. Posible da minutu batzuk itxaron behar izatea honetarako.

Klubetik eskertu egin nahi diegu erakutsitako ulermena.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!