REALE ARENA

Belarraren aldaketa

Gaur goizean hasi da Reale Arenako belarraren aldaketa prozesua. Zelaiaren egoera hobetzeko asmotan, club txuri-urdinak gaur hasi ditu belarra aldatzeko lanak.

Prozesuak bi fase izango ditu:

1. FASEA – Belarra kendu eta tepe berriak ipini

Astelehen eta asteartean belar zaharra kenduko da eta, eguraldia lagun, asteazkenean hasiko dira nibelazio lanak eta belar berria jartzen. Tepe berriak Cacereseko Tapiz Verde enpresatik datoz eta Laziturri enpresak ipiniko ditu. Laziturri Zubietako futbol zelai guztiak eta Reale Arenako zelaiaren mantenuaren arduraduna da. Zelaia prest egongo da hilaren 30ean SD Eibarren aurka jokatu beharreko partidarako.

2. FASEA – Sisgrass belar hibridoa jartzea

Behin talde armaginaren aurkako partida jokatu eta gero, behi-betiko zelai hibridoa ipiniko da. Zelaian fibra artifizialak modu bertikalean josi egiten dira. SIS PITCHES empresa britainiarrak egingo du operazioa 9/10 egunetan zehar, abenduaren 2tik 11era. Abenduaren 14an FC Barcelonaren aurka jokatu beharreko partidarako prest egongo da.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!