Belar hockeyko gure taldeak igandean jokatuko du ligako azken-aurreko partida (azkena etxean) RS Tenisari harrera eginez. Partida berezia izango da, hainbeste urtetan zehar txuri-urdinen etxea izan denaren agurra izango baita. Datorren denboraldian gure taldea Donostiako hipodromoaren ondoan eraikitzen ari den zelai berrian arituko da.
Ivan Lorentek zuzentzen duen taldearen helburua etxean denboraldia garaipen batekin ixtea izango da.
Maider Altuna eta Ane Erguinen agurra
Igandekoa, Bera Beran jokatuko den azken partidaz gain, Maider Altunaren eta Ane Erguinen agurra ere izango da. Lehen talde txuri-urdinean hamaika eta bost urte igaro ondoren, hurrenez hurren, hernaniarrak eta donostiarrak sticka zintzilikatuko dute Realaren eskutik egindako ibilbide aberatsaren ondoren.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin