Realak hutsean berdindu du Coliseum futbol zelaian Getaferen aurka. Txuri-urdinek ondo lehiatu dute lehen zatian, baina bigarrenean etxekoen menpe egon dira, atseden gehiago zeukaten eta astean zehar jokatu ez dutelako, eta berdinketa borrokatua lortu dute.
Lehen zatia oso berdinduta egon da eta ia aukerarik gabe. Urdinen iritsiera arriskutsu bakarra Carles Perezen ezkerkada batekin iritsi da, gutxigatik kanpora joan dena. Donostiarrek, berriz, aurrea hartu ahal izan dute Sergio Gomezen erdiraketa batekin, baina Sadiqek ez du errematea egitea lortu atezainaren aurrean. Atsdenaldian, ezer gutxi nabarmentzeko.
Etxekoak hobeak izan dira bigarren zatian, hasieratik estutuz eta area barruan baloi asko jarriz. Alderete gola sartzeko zorian egon da, Remirok kornerrera bidali behar izan duen ezkerkada batekin. Peterrek eta Aleñak ere, erremate bikoitz batean, gola sartzeko aukera izan dute, baina bietan Zubimendi bikain aritu da gola saihesteko. Azkenean, golik gabe.
Puntu bat selekzioen geldialdiaren aurretik. Bi aste hauek ondo etorriko zaizkigu Real Madrid Reale Arenan hartu aurretik.
Fitxa teknikoa:
Getafe CF: David Soria, Iglesias, Djene (kap.), Alderete, Rico, Nabil (Aleñá, min. 67), L. Milla, C. Pérez (Arambarri, min. 67), A. Sola (J. Patrick, min. 85), Bertug (Peter, min. 78) eta Uche (Yellu, min. 90).
Real Sociedad: Remiro, H. Traoré (Aihen, min. 66), Zubeldia (kap.) (Martín, min. 46), Pacheco, Aramburu (Javi López, min. 59), Zubimendi, Turrientes, Take (Becker, min. 59), Brais Méndez (Barrene, min. 28), Sergio Gómez eta Sadiq (Óskarsson, min. 66).
Epailea: Munuera Montero. Txartel horiak erakutsi die etxeko Iglesiasi eta kanpoko Aiheni.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin