Parte hartu

Bere kamiseta, eskatuena

Promozioa amaitu da

Realaren 2017-18ko ekipazio ofiziala guztiz arrakastatsua izaten ari da, salmenten datuek egiaztatzen dutenez. Merkaturatze faseko bi hilabete hauetan, elastiko txuri-urdinak azken urteotako salmenta zifrak gainditu ditu. Champions Leaguen parte hartu genuen azkeneko aldian atera zen kamisetatik ez zen hainbeste saldu. Eta gure zaleen gustuak aztertuta, agerikoa da Xabi Prietoren elastikoa del gehien eskatu dena.

Kapitainak bere figura handitzen jarraitzen du. Oraindik futbol asko geratzen zaio botinetan, baina familia txuri-urdinean utziko duen aztarna ezabaezina izango da. Xabi, orain dela gutxi bostehun partidaren muga gainditu duelarik, gure enblema da, gure erreferentzia, balioen inguruko eredua oraingo eta etorkizuneko realzaleentzat. Eta bere hierarkia ez da soilik portaerarekin eta errendimenduarekin erakusten. Zaleek Xabirengana duten miresmena kamiseten salmentan ere islatzen da. Oyarzabalek eta Willian Josek laguntzen diote podiumean.

Arrazoi hori tarteko, klubak detaile bat eduki nahi du elastikoan oraindik ‘10a’ jantzi ez duten prietozaleekin. Bihartik azaroaren 9ra bitartean, doan jarriko da bere izena eta dortsala Realaren edozein dendatan (Anoeta, Elkano kalea eta online denda). Aurtengo ekipazio ofiziala (dortsalik gabe) eduki edo erosi baino ez duzu egin beharko.

Gainera, datorren hilabetean gure dendetan Xabi Prietoren ekipazio ofiziala erosten duten lagunen artean beste kamiseta bat zozketatuko da, kapitainak berak dedikatuta, eta talde osoak sinatuta. Xabiren beste opari bat egunero jasotzen duen maitasuna aitortzeko.

· Elkano kalteko dendaren ordutegia: astelehenetik larunbatera, 10:00etatik 20:00etara.

· Anoetako dendaren ordutegia: Astelehenetik larunbatera, 10:00 - 13:30 eta 16:00 - 20:00.

· Elastikoa online dendaren bitartez erosten bada, erosketaren ondoren itzuliko da dortsalaren ordainketari dagokion zenbatekoa.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!