Bere oroitzapen onenak

Egun gogorra da gaurkoa txuri-urdin guztientzat. Gutako batek, Realeko ‘9’-ak, futbola uztea erabaki du. Momentu tristea da, baina Imanol izan den bezala gogoratu nahi dugu: futbolari bikaina, ereduzkoa lehenengo egunetik azkeneraino. Bere golekin asko poztu gaitu.

Imanolek hainbat momentu handi bizi izan ditu urte hauetan Realean. Hauek dira bere bost momentu berezienak:

  1- Bere debuta. 2005eko maiatzaren 8an egin zuen debuta ofizialki Realean. Getafen jokatutako neurketa bat izan zen non etxekoek bi eta huts irabazi zuten. Bere lehenengo pausoa txuri-urdin bezala.

  2- Estreinaldia Anoetan. Gola barruan zeramala erakusten hasi zen. Taldeak bat eta hiru galdu zuen Malagaren aurka, baina usurbildarrak sartu zuen gipuzkoarren gola. Hori izan zen lehenengoa, eta guztira 75 ofizial izan dira gurekin.

  3- Igoera. Momentu ahaztezina realzale guztientzat. Celtaren aurkako garaipenari esker Reala Lehenengo Mailara bueltatu zen, merezi zuen tokira eta Imanolekin batera, non hainbat eta hainbat egun pozgarri eman dizkigun.

  4- Champions League-erako sailkapena. Betirako gogoan izango dugun urtea, garaipen handiekin eta amaiera paregabea Riazorren. Imanolen golak FC Barcelona eta Valencia FC-ren aurka zaleen oroimenean egongo dira betirako.

  5- Groningen taldearen aurkako gola. 2017ko abuztuan, urte eta erdi egon ondoren bere lesioaz sendatzen, Imanol zelaietara bueltatu zen. Egun hunkigarri horretan, zelaira atera eta ia parte hartu zuen lehenengo jokaldian gola iritsi zen bere eskutik.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!