AGUR EKITALDIA

“Oso etapa ederra izan da”

Vídeo

Emozioz beteriko prentsaurrekoa izan da. Administrazio Kontseiluareko kide, taldekide, staff teknikoa, langile eta hedabideen aurrean, Agirretxek agur esan du. Goizean emandako erabakiaren nondik norakoak azaldu ditu.

Jokin Aperribayk laudorioz gainezka ipini idu Usurbilgo mutila. “Orain astebete eman zenigun zure erabakiaren Berri eta asko pentsatu dugu egun hauetan, batez ere ea zurekin zelaian ze emaitza atera ahalko genituen. Pertsona bikaina zara, Realeko koloreak baruan dituzu, indar harrigarria duzu eta gurein jarraitu behar duzu, veraz, elkar ikusten jarraituko dugu. Klubean hasiko duzun etapa berrian zorte onena iza dezazula. Eskerrik asko izan zaren bezala izateagatik”, izan dira presidentearen hitzak. Imanoli eskua luzatu dio Klubean lanean jarraitu dezan, postua erabakitzeke egonda oraindik. 

Emozioari eustea kosta zaio, baina lortu du. “Egun zoriontsua da niretzat. Ziur egonda hartu det erabakia, lasai eta ondo pentsatuta. Azken lesioaren ostean sentitu dut pauso hau emateko unea zela. Niretzat ederra izan den etapa bat itxiko dut, beti defendatu nahi izan dudan eskudoa defendatuz. Pribilegiatua sentitzen naiz. Pozik amaitzen dut, alai”, esan du Imanolek. Esker oneko hitzak izan ditu Aperribay, Olabe, taldekide, entrenatzaile, langile eta zaleentzat. Azken hauei hitz hauek eskeini die: “Oso berezi sentiarazai naute zelaian, eta are gehiago lesionatua egon naizenean. Asko jaso dut beraiengan, eta eskerrak eman nahi dizkiet eman didaten maitasun guztiagatik. Asko maite ditut eta agur esango diet Anoetan. Nire ilusioa da. Nire ibilbidea modu ezinhobean amaitzea izango da”. Beti egingo duzu gurekin hegan, Imagol.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!