FUTBOLA UZTEA ERABAKI DU

“Unea iritsi dela sentitzen dut, harro noa”

Vídeo

Imanol Agirretxek futbola uztea erabaki du. Aurrelariak bere kirol ibilbideari amaiera jartzeko erabakia hart du. Emozioz egin du agurra Real Sociedad TV-ko kamararen aurrean egin du. Imanolek, mezu honen bidez, bere erabakia familia txuri-urdinari helarazi nahi izan dio.

“Kaixo txuri urdin guztioi. Gaur erabaki baten berri ematera nator. Uste dut momentu ona dela erabaki bat hartzeko eta Realean pasa dudan etapa hau eta futbolari eskeini diodan etapa hau bukatutzat ematea erabaki dut. Oso pozik nago, oso harro egindako guztiaz eta seguru ere bai emandako pausoarekin. Egun zoriontsua da, atzera begiratu eta gauza on asko ikusten ditudalako. Lehen partida lehen mailan kamiseta honekin jokatzeko aukera izan nuen, eta azken ostikadak ere kamiseta onekin egin ditut. Amets bat izan da, lortu dudan ametsa. Niretzat bi pauso horiek ematea eta orain zuetaz guztiotaz Anoetan agur esatea karrera perfektu baten gidoia da eta oso zoriontsu nago hortaz. Besterik gabe, oso harro nago eginiko guztiaz, zoriontsu nago, esker hitzak besterik ez ditut zuentzako. Besarkada handi bat, eskerrik asko emandako guztiagatik. Aupa zuek”.

Omenaldia Anoetan eta Urre eta Brillantezko Intsignia

Imanol Agirretxek bere ibilbide bikainagatik merezi duen omenaldia jasoko du. Usurbilgoak errekonozimendua izango du Anoetan irailaren 15ean FC Barcelonaren aurkako neurketan eta entitate txuri-urdinaren Urre eta Brillantezko Intsignia emango zaio.

Agur esateko prentsaurrekoa

Imanol Agirretxe, Jokin Aperribay presidentearekin batera, hedabideen aurrean azalduko da Zubietan 13:30ean.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!