LARUNBATEAN ZORNOTZAN

Bertso Derbia

Hemen da berriro Bertso Derbia. Larunbat honetan izango da, 12:00etatik aurrera, Zornotzako Aretoan. Parte hartuko duten bertsolariak ondorengoak izango dira: Andoni Egaña, Alaia Martin eta Beñat Gaztelumendi Realaren aldetik eta Onintza Enbeita, Igor Elortza eta Anjel Mari Peñagarikano Athletic Clubaren aldetik. Gai-jartzaile lanetan Eta Abar Zornotzako Bertso Eskolako kide bat arituko da. Jaialdira joateko gonbidapenak bertsosarrerak.eus webgunean eskatu ahal izango dira.

Reala eta Athletic Clubaren fundazioek martxan ipinitako Bertso Derbiaren bitartez eskenatoki, plaza zein zelaietan bizitzen den zaletasun zintzo bezain aberasgarria sustatu nahi da.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!