Urriak 4

Bertso Derbia, Mungian

Datorren urriaren 4an, osteguna (20:00tan), ohiko Bertso Derbiaren edizio berri bat ospatuko da. Aurten, Mungiako Olalde Aretoaren eskenatokira igoko diren bertsolariak ondorengoak izango dira: Igor Elortza, Oihana Bartra eta Etxahun Lekue Athletic Club ordezkatuz, eta Amets Arzallus, Maddalen Arzallus eta Unai Agirre txuri-urdinen partetik. Gai-jartzaile lanetan Andoni Egaña txapeldun haundia arituko da.

Reala eta Athletic Clubaren fundazioek martxan ipinitako Bertso Derbiaren bitartez eskenatoki, plaza zein zelaietan bizitzen den zaletasun zintzo bezain aberasgarria sustatu nahi da.

Bertso Derbiaren hitzordu hau Mungiako Udalaren lankidetza adeitsuarekin antolatzen da. Olalde Aretora sarrera, bete bitartean, doakoa izango da.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!