KORNER, KULTURA & FUTBOL FESTIBALA

Kirol-kazetaritzaren oraina eta etorkizuna

Vídeo

Korner, Kultura & Futbol Festibalak, bere egun handietako bat bizi izan zuen atzo. Arratsaldea Reale Arenako auditorioan hasi zen, solasaldi interesgarri batekin. ‘Futboleko ahots berriak’ Enrique Ballesterrek moderatu zuen, Sara Gimenezen azken orduko bajaren ondoren.

Andrea Pelaez, Miguel Quintana eta Nacho Fernandez izan ziren protagonistak, kirol-kazetaritza berriko profesional garrantzitsuenetako hiru. Andrea, COPEn emakumezkoen futbolean aditua, mundu honetan nola hasi zen azaldu zuen: piraguista zen eta urte askoan Errendimendu Handiko Zentro batean egon zen; bere kirol ibilbidea amaitzen ari zela ikusi zuenean, kirol honi lotuta jarraitu nahi izan zuen eta kirol kazetaritzaren adarrak erakarri zuen gehien, gaur arte.

Miguel Quintanak, 'La Pizarra de Quintana' (Radio Marca) saioko zuzendari eta aurkezleak eta DAZNeko eta YouTubeko 'Pizarritas' kate ezaguneko komentaristak, kirola beti gustatu zaiola komentatu zuen, nahiz eta kazetaria izateko eta horren berri emateko motibaziorik ez izan. "Kirolari frustratua eta friki amorratua", Miguelek lanbidea garatzen zuen bitartean aurkitu zuen komunikatzeko bokazioa.

Azkenik, Nacho Gonzalezek, DAZNeko kolaboratzaileak eta ‘La Media Inglesa’-ko kideak, argi izan zuen hasieratik, haurra zenetik, horretan jardun nahi zuela. Nachok futbol ingelesarekiko duen pasioa azaldu zuen eta nola saiatzen diren publikoari horrelako narratibak interesatzen hastea lortzen.

Oso solasaldi aberasgarria izan zen eta bertatik bertara entzun eta aztertu ahal izan genituen gaur egungo kirol-kazetaritzako hiru erreferenteren esperientziak eta pasadizoak. Beraiek dira lanbide honen oraina eta etorkizuna.






Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/197/7/cabb0083-3435-4456-8939-0f9644c141bb.pdf.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!