ASTEAZKENEAN ANOETATIK PASAKO DA

Reala, Korrikarekin

Abian da Korrikaren 24. edizioa. AEK erakundearen euskararen aldeko lasterketa Atharratzetik atera zen eta hamaika egunez Euskal Herriko kaleak zeharkatzen ari da. Asteazkenean, hilak 25, Donostiara iritsiko da. Aurten ere, Real Sociedad Fundazioak kilometro bat erosteko akordioa lortu du. 11:13ean hartuko du lekukoa Realak, Anoetako 13. atearen parean, eta estadio barrutik igaroko da. Xabi Prietok eta Aintzane Encinasek hartuko dute lekukoa eta, klub txuri-urdinaren beste hainbat ordezkarirekin batera, kilometro hori beteko dute. Gonbitea luzatzen diegu animatu nahi diren jarraitzaile guztiei gurekin batera korri egin dezatela eta, ahal bada, kamiseta txuri-urdina jantzita.

Zatoz Realarekin KORRIKAn parte hartzera!!!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!