Korner, Kultura & Futbol Festibalaren zortzigarren edizioko azken ekitaldia Chillida Lekun egin zen. Aurreko urteetan bezala, museo zoragarri honetan egindako bisita gidatu batek amaiera bikaina eman zion jaialdiari. Bertaratutako 100 partaideek zehatz-mehatz ezagutu ahal izan zituzten museo honetako artelanak
Gainera, Joan Manuel Serrat, espainiar abeslari eta konpositore maitatuenetakoa, eta Iñaki Gabilondo, azken hamarkadetako kazetaritzaren erreferente ukaezina, futbolaz, beren bizitza ibilbideaz eta lotzen dituen adiskidetasunaz mintzatu zuten.
Hasieratik bi ikono horien arteko konplizitatea transmititu zuen hitzaldiak. Bertaratutakoen begirada arretatsuaren aurrean, bi protagonistek euren taldeen zale gisa izandako bizipenak partekatu zituzten. Halaber, futbol garaikidearen polemikak, Kings League bezalako alternatiba berriak, mehatxuak eta futbol modernoak duen arriskua ere hizpide izan zituzten gonbidatuek.
Publikoak bi erreferenteren arteko elkarrizketa atsegin eta hurbilaz gozatu zuen, pasadizoz eta barrez beterikoa, Kornerren edizio berri bat ixteko balio izan zuena. Zortzigarren urtez jarraian bere esentzia mantentzen duen jaialdia da, baina berritzen jarraitzen du eta jarraituko du, egoeretara egokituz. Datorren urtera arte.