Gaur goizean giro aparta bizi izan dugu Korner Festibalaren baitan antolatutako ‘Art Paint: Koloreetako Golak’ ekimenean. Judas Arrieta artistaren gidaritzapean, partaideek aukera izan dute talde-kirolak, futbola eta Realaren historia ardatz dituen mural erraldoi bat sortzeko artea eta kolorea protagonista izan dituen jai giroan.
Haur, familia eta lagunek beren pintzelkada utzi dute obra honetan. Goiz koloretsu eta alaia izan da, talde lana eta komunitatea sustatzen dituena eta gure balioak eta nortasuna erakusteko aukera bikaina. Parte hartu duten guztientzat esperientzia ahaztezina izan da.