REAL SOCIEDAD 1-1 ATLETIC TERRASSA HC

Beste berdinketa bat

Belar hockeyko gure taldeak bana berdindu du gaur Bera Beran Atletic Terrassa HCren aurka. Txuri-urdinek oso ondo hasi dute partida eta markagailuan aurrea hartu nahi izan dute hasieratik. Eta hainbat aukera sortu ondoren, Emilia Garcia Munitisek gola lortu du bigarren laurdenaren erdialdean.

Baina kanpokoek aurrera pausoa eman dute aldageletatik igaro ostean eta Julia Gomesek, penalti-korner batean, partida berdindu du. Txuri-urdinak azken unera arte saiatu dira, baina lehen garaipenak heldu gabe jarraitzen du. Gutxienez puntu bat lortu dute. Datorren astean Club Egara bisitatuko dute beste partida garrantzitsu batean.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!