GERNIKA CLUB 0-0 REAL C

Beste puntu bat

Vídeo

Gure hirugarren taldeak hutsean berdindu du Gernikaren aurka Urbietan. Partida oso parekatua jokatu dute talde bizkaitarrak eta Real Ck arratsaldean. Intentsitate handia eta baloiaren jabetza banatua izan dute bi taldeek. Gainera, hainbat aukera izan dituzte markagailuan aurrea hartu ahal izateko. Orobengoak eta Kortajarenak izan dituzte aukerarik argienak txuri-urdinentzat, baina etxeko atezainak aukera guztiak zapuztu ditu. Bestalde, etxekoek ere aurrea hartu ahal izan dute markagailuan, baina gipuzkoarren defentsarekin egin dute topo, euren lehen gola saihestuz. Lehen zatiko azken minutuetan Gernikak asko estutu du, baina Kortajarena izan da lehen berrogeita bost minutuetako azken aukera izan duena, desbideratuta joan den jaurtiketa bati esker. Lehen zatian abagune asko izan dira, baina talde bakar batek ere ezin izan du markagailua estreinatu. Atsedenaldian, zero-zero markagailuan.

Bigarren zatia intentsitate berarekin hasi da, baina kasu honetan Gernika izan da nagusi lehen minutuetan. Reala C-k bere lekua aurkitu du eta norgehiagoka geroz eta gehiago parekatu da. Hala ere, aukera kopurua nabarmen jaitsi da. Sergio Franciscoren taldeak estutu egin du azken minutuetan Lespinasse eta Baldaren banakako jokaldiekin, baina ez du garaipenaren gola sartu. Oso partida parekatua jokatu dute bi taldeek Urbietan, eta, azkenean, hutsean berdindu dute.

Real Ck berriz ere puntua batzea lortu zelai zail batean eta ligako bigarren postuan jarraitzen du. Txuri-urdinak golaren bila aritu dira azken minutura arte, baina ezin izan dute Ibonen atea gainditu. Orain, jarraitzeko ordua da, hurrengo jardunaldian Logroñes B UD taldearen bisita jasoko baitute Zubietan. Aurrera Reala!

 

Fitxa teknikoa:

Gernika Club: Ibon, Theo, Urtzi (kap.), Alejandro (Josue, min. 63), Pacheco, Valiño (Arana, min. 80), Eneko, Arberas, Jon Iru, Aguirre eta Gorka (Eizmendi, min. 63).

Real C: Marrero, Rodriguez, Sukia (Luken Beitia, min. 75), Cantero, Azurmendi, Zubillaga, Kortajarena (kap.), Gorrotxategi (Eder Garcia, min. 65), Dadie (Balda, min. 80), Peru Ruiz (Lespinasse, min. 65) eta Orobengoa (Canales, min. 80).

Epailea: Ruiz Rabanal. Txartel horia erakutsi die etxeko Gorkari eta kanpoko Gorrotxategi, Sukia, Kortajarena eta Lespinasseri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!