Zure eserlekua

Beti zurekin

Izen-emate epea itxita

Milaka realzalek beren “txokoa” lekuz aldatu dute denboraldi honetan. Anoetaren erreforma desiratua hegoaldeko hondotik hasi da; hori dela eta, aurrerantzean, eremu horretako bazkideek elkarrekin bizituko dute partiden emozioa zelaiko beste leku batetik.

Hegoaldeko hondo horretan ehunka oroitzapen eraiki ziren. Poztasunak, eta batzuetan, goibeltasunak. Sentimendu horiek, ia beti, bazkide askorentzat sakratua den eremu fisiko batean: beren eserlekuan. Bertan, hunkitu egin izan dira, kexatu, sentimenduak partekatu dituzte. 

Hori dela eta, obraren hurrengo fasea lortzeko zain gauden honetan, kokapen berria duten gure bazkideei oroitzapen txiki, baina emozioz beteriko hau eskaini nahi genieke. Hainbeste bizipen izan dituzun eserlekua eskuratu nahi baldin baduzu, formulario hau bete besterik ez duzu egin beharko.

Gaur, abuztuak 31a, zure eserlekua doan eskatu ahal izango duzun azken eguna da. Iraileko lehen astean eserlekuak banatuko dira. Izena emateko epea amaitu ostean, talde txuri-urdina email bidez jarriko da harremanetan hala eskatu duten bazkideekin eta hartzeko eguna eta modua azalduko die.

Kokapen berria eman zaien bazkideek soilik eskatu ahal izango dute eserlekua. Datozen faseetan, birmoldaketa dela eta une horretan kaltetutako bazkideei beren eserlekua eskuratzeko aukera zabalduko zaie.  


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!