BIHARTIK AURRERA SANSERAKO ETA EMAKUMEZKOEN TALDERAKO GONBIDAPENAK

Bi final eta festa bat

Denboraldiko asterik garrantzitsuenetariko bat hasten da. Hurrengo egunetan, Reale Arena elkarren segidako bi finalen lekuko izango da, ostegunean lehen taldearekin eta ostiralean Sanserekin, eta igandeko festa bat emakumezkoen taldearen denboraldia ospatzeko. 

Lehen taldea izango da protagonista, ostegunean 19: 00etatik aurrera, Cadiz CFri irabazteko beharrarekin, Europako pasaportera are gehiago hurbiltzeko. Partida honetarako sarrerak esteka honetan daude eskuragarri.

Gonbidapenak: Sanse-UD Almería (ostirala, 21:00)

Egun bat geroago bigarren talde txuri urdinak UD Almeriarekin neurtuko ditu indarrak (21:00), mailari eusteko borrokan ari den talde baten eta igoerari eragiten dion beste baten arteko konpromisoa. Jarraian lortutako hiru garaipenek permanentzia lortzeko aukera ematen duten postuetan kokatu dute Sanse.

Aurreko partidetan bezala, gure zaleek gure denda ofizialetan (Reale Arena eta Elkano 4) jaso ahal izango dituzte gonbidapenak, bazkide txartela aurkeztu ondoren. Dendak martxan daude 10etatik 20etara. Bazkide-txartel bakoitzeko gehienez lau sarrera eskatu ahal izango dira.

SANSEREN GONBIDAPENAK JASOTZEKO ORDUTEGIAK

- Asteartea eta asteazkena: 10etatik 20etara (denda ofizialetan)

- Osteguna: 10etatik 17etara (denda ofizialetan) eta 17etatik 19etara (leihatilan).

- Ostirala: 10etatik 12etara (denda ofizialetan)

Igandeko festarako gonbidapenak (12:00)

Bestalde, igande eguerdian, emakumezkoen taldeak denboraldi izugarri honi agur esango dio. Atzo azpitxapelduna ziurtatu ondoren, Realak Alavesen bisita jasoko du, Txapeldunen Ligarako sailkapen historikoa ospatzeko benetako festa izango den honetan. Bihartik ostiralera, gure bazkideek estadioko Bazkideen Arretarako Bulegoan jaso ahal izango dute gonbidapena. 

EMAKUMEZKOEN PARTIDARAKO GONBIDAPENAK JASOTZEKO ORDUTEGIAK

- Asteartea eta asteazkena: 10etatik 20etara (Bazkideen Arretarako Bulegoa).

- Osteguna: 10etatik 17etara (Bazkideen Arretarako Bulegoa) eta 17etatik 19etara (leihatila)

- Ostirala: 10etatik 19etara (Bazkideen Arretarako Bulegoa) eta 19etatik 21 horas (leihatila)

Bazkide bakoitzak gonbidapen bat jaso ahal izango du esleitutako kupoa agortu arte. Tribuna bereko gonbidapen bat emango da. Partida antolatzeko baldintzak eta estadioaren edukiera bete ahal izateko, igandean ezingo da gonbidapenik jaso.

Txartel Infantila

Sanse eta emakumezkoen partidetan sartzeko beharrezkoa izango da txartela aurkeztea, baina eserlekuak ez dira zenbakituta egongo. Infantila kategoriako txartela duen heldu bat sartu ahal izango da, eta ‘Bat, Bi, Hiru, Lau, Bost, Sei’ txartelarekin sartu ahal izango da.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!