ASTE HONETAN, UNITED ETA VALENCIA CF TALDEEN BISITAK

Bi partida handi Reale Arenan geldialdiaren aurretik

Munduko Txapelketako geldialdiaren aurreko partiden bolada bere azken fasean sartu da. Aste honetan jokatuko dira Reale Arenan azken bi partidak, ostegunean Manchester Uniteden aurka (18:45ean) eta igandean Valencia CFren aurka (16:15ean). Bi partida hauek jokatu ondoren, Sevilla FC eta Kopako Itzuliko bisitak baino ez dira geratuko abenduaren amaierara arte.

Ikusmina handia da osteguneko Europako hitzordurako; izan ere, duela egun batzuk agortu ziren sarrerak. Sarrerak lortzeko aukera bakarra gure bazkideen bazkide txartelaren lagapenen araberakoa izango da. Bestalde, Valencia CFren aurkako partidarako sarreren online salmenta martxan jarraitzen du.

Real Sociedad-Valencia CF: Klikatu hemen sarrerak erosteko

Real Sociedad-Manchester United: Klikatu hemen zure bazkide txartela lagatzeko.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!