EGUNERATU ZURE APP-A BAZKIDE TXARTELA KUDEATZEKO

Klubari lagatzea, baita zure app-etik ere

Eskura duzu jada zure Realzale App-ean zure bazkide txartela klubari lagatzeko aukera. Eguneratu zure aplikazio gogokoenaren azken bertsioa (Google play edo apple store) eta automatikoki aktibatuko duzu zure txartela klubari modu errazagoan lagatzeko aukera zure mugikorretik.

Gainera, eguneratzeak zure bazkide txartelaren kudeaketa errazteko dauden bi lagapen-motak bateratzen ditu. Hemendik aurrera, bazkide gisa erregistratu ondoren, zure txartela klubari eta senide edo lagun bati laga ahal izango diezu aplikazioaren atal beretik.

Nola aktibatzen da berrikuntza hau?

Zure txartelaren kudeaketa, Realzale Programa…

Realzale App-ak hazten jarraitzen du eta dagoeneko 47.200 deskarga ditu. Oraindik ere hobetzen ari da 2018n merkaturatu zenetik, eta dagoeneko finkatu da oso erabilgarria den erreferentzia gisa, batez ere gure bazkideentzat (20.926 bazkide erregistratu dira).

Estadiorako sarbide digitala, gaurkotasuneko gauzarik nabarmenena, zuzenekoa eta partidako estatistikak, zure bazkide txartelaren eta Realzale Programan dituzun puntuen kudeaketa osoa, 360º bideoak, dendarako sarbide zuzena… eta laster nobedade gehiago, klik bakar batean dena izan dezazun.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!