REAL C 3-1 UD MUTILVERA

Bide onetik

Vídeo

Gure hirugarren taldeak hiru eta bat irabazi du Zubietan Mutilveraren aurka. Real C intentsitate altuarekin sartu da partidara eta kanpokoen atera gehien hurbildu den taldea izan da. Aukera oso garbiak izan ez dituen arren, talde txuri-urdinak momentuoro Mutilveraren atetik oso gertu jokatu du. Azkune eta Lespinassek talde gipuzkoarra markagailuan aurretik jartzeko aukera oso garbiak izan dituzte, baina beldurrezko jokaldi nagusia kanpoko taldeak izan du: Ivan Martinez Real Cko atezainaren aurrean gelditu da baina Cortesek ekidin du Mutilveraren gola. Hortik gutxira iritsi da partidako lehenengo gola: Larrañagaren hankan jo du Gorrotxategiren areaz kanpoko jaurtiketak eta baloiak ate barruan amaitu du. Hamar minutu geroago, kanpokoen defentsaren bizkarrera jaurtitako baloi bat aprobetxatuz, sartu du Pablo Marinek Real Cren bigarrena, Jon Baldaren erdiraketa bati esker. Hortik aurrera talde txuri-urdinak hirugarren golaren bila jarraitu du, baina lehenengo 45 minutuak bi eta hutseko markagailuarekin amaitu dira.

Bigarren zatiko lehenengo minutuak lehenengo zatikoen antzekoak izan dira, baina hamar minutu pasa ostean partida alde jarri zaio talde gipuzkoarrari. Epaileak talde nafarreko atzelaria, Hasier Iriarte, kaleratu du, eta hurrengo jokaldian Real Cren aldeko penaltia adierazi du. Hamaika metrotako jaurtiketa Lespinassek bidali du sareetara. Hiru eta hutsekoarekin markagailuan Mutilverak talde txuri-urdina presionatzen jarraitu du gola egin eta partidan bizirik jarraitzeko asmoz. Eta horrela egin dute 61. minutuan: Ivan Martinezek egin du kanpokoen lehenengo gola penalti puntutik. Hortik aurrera partida zakartu egin da, eta bi taldeek beraien helburua lan gogorrari esker lortzen saiatu dira. Partida amaitzeko bost minuturen faltan epaileak Mutilverako beste jokalari bat kaleratu du, kasu honetan Javier Briñol, eta ezer gutxi egin izan du kanpoko taldeak Zubietatik punturen bat atera ahal izateko. Hiru puntu oso garrantzitsu lortu ditu talde txuri-urdinak, ligan gaur arte galdu ez duen talde baten aurka. Garaipen honekin talde txuri-urdina sailkapeneko goiko postuetan kokatu da. Datorren asteburuan Lizarrara bidaiatuko du Real Ck Izarraren aurka jokatzeko. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Real C: Ortega, Recio, Sukia, Zubillaga (kap.), Gorrotxategi, Cortes, Balda (Dadie, min. 64), Lespinasse (Agirre, min. 64), Azkune (Teijeira, min. 64), Marin (Pontones, min. 84) eta Larrañaga (Cantero, min. 73).

UD Mutilvera: Mugueta, Aldave (Briñol, min. 58), Collante, Losantos (Sergio, min. 82), Ayensa (kap.), Ivan Martinez, Arana, Sancho (Javi Martinez, min. 70), Araujo (Sebas Gomez, min.45), Iriarte eta Erice (Beñat, min. 70).

Golak: 1-0: Larrañaga, min. 21; 2-0: Marín, min. 29; 3-0: Lespinasse, min. 54; 3-1: Iván Martínez, mín. 61.

Epailea: Castellanos Argüeso. Txartel horia atera die Real Cko Zubillaga, Marin, Cortes, Dadie eta Sukiari, eta Mutilverako Araujo, Losantos, Erice, Gomez, Javi Martinez eta Aranari. Gainera, txartel gorria erakutsi die Mutilverako Iriarte (min. 54) eta Briñoli (min. 86).

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!