Ostegunean erronka handi bati ekingo diogu. Manchester Uniteden aurka neurtuko ditugu indarrak Old Trafforden final-laurdenetarako txartela lortzeko. Ez da lan erraza izango, jakina, baina ez da ezezaguna txuri-urdinentzat. Duela bi denboraldi, multzo fasean, garaipena lortu genuen, eta horrek, azkenean, multzoko lehen postuan amaitzeko balio izan zigun. Brais Mendezek penaltiz sartutako gol bakarti batek eman zigun lehen garaipena Old Trafforden. Berriz egiteko ordua da.
Aurrekari zaharrak
Azken hori izan zen "Ametsen Antzokira" egindako bisitek uzten diguten oroitzapenik onena; izan ere, aurreko bietan (13-14 Txapeldunen Liga eta pandemiaren urteko Europa Liga) ez ziren hain positiboak izan. Lehen aukeran, bat eta huts galdu genuen, 5.000 realzale harmailetan zeudela. Historian zale txuri-urdin gehien izan zuen Europakobbidaia izan zen.
Bigarren aukera arraroa eta korapilatsua izan zen. Pandemia garaiak ziren eta partidak ateak itxita jokatzen ziren. Lau-zero galdu ondoren, Turinen etxean jokatuta, berdinketa lortu genuen, baina ezin izan genuen aurrera egin.