Sansek Palamós-Costa Brava Udal Estadioan jokatuko du igande honetan UE Cornella taldearen aurka. Txuri-urdinek galdu gabe jarraitzen dute denboraldi hasiera honetan, baina garaipen bakarrarekin oraingoz. Aurreko asteburuan hiru puntuek ihes egin zieten eta berdinketa berri batekin konformatu behar izan zuten. Aurrean bolada oso onean dagoen taldea izango dute, denboraldia gure filialak baino balantze hobearekin hasi duena, azken neurketan Riazorren berdinketa bat lortuz. Partida zuzenean jarraitu ahal izango da FEF TV katearen bidez. Aupa Sanse!
REAL C – AD SAN JUAN (LARUNBATA, 17:45)
REAL C – AD SAN JUAN (LARUNBATA, 17:45)
Gure hirugarren taldeak San Juan hartuko du larunbat honetan Zubietan. Txuri-urdinek puntu berri bat lortu zuten Mutilverari egindako azken bisitan eta ona egin nahi dute etxean garaipen berri bat lortuz. Denboraldia porrot batekin hasi ondoren Ligako azken konpromisoa irabaztetik datoz nafarrak, eta jarraipena eman nahiko diote. Partida Real Sociedad TV katearen bidez jarraitu ahal izango da zuzenean.
PARTIDAK ZUZENEAN
PARTIDAK ZUZENEAN
Gure taldeek asteburu berri bati aurre egingo diote. Real Sociedad TVren edo beste telebista plataforma batzuen bidez ikusi ahal izango diren partidak hurrengo hauek dira:
Larunbata:
10:00 Ohorezko Infantila – Astigarragako Mundarro FKE (RSTV)
12:00 Infantila – Arrupe Chaminade KE (RSTV)
15:30 Emakumezkoen B taldea – Viajes InterRías FF (RSTV)
16:00 Ohorezko Kadetea – Martutene KE (RSTV)
17:45 Real C – AD San Juan (RSTV)
Real Sociedad TVk emango dituen neurketak gure YouTubeko kanalaren bitartez jarraitu ahal izango dira zuzenean.