REAL C 0-1 UD BARBASTRO

Bidegabeko porrota

Vídeo

Gure hirugarren taldeak huts eta bat galdu du UD Barbastroren aurka, gure jokalariek bigarren zati bikain bat jokatu duten arren. 

Partida ezin okerrago hasi da gure bigarren filialarentzat, zazpigarren minutuan Pratek kanpoko taldea aurreratu du eta gol on batekin. Lehenengoarekin, Aragoiko taldeak konfiantza handia irabazi du eta Souleren hegaletik hainbat abagune izan ditu. Nahiz eta arerioak aukerak izan dituen gure defentsa oso ondo aritu da momentu guztietan. Hala ere, lehen zatian taldeak zailtasunak izan ditu aurkariaren atera iristeko eta norgehiagoka atsedenaldira huts eta batekoarekin joan da.

Aldageletatik igaro ondoren, bazirudien talde bakarra zegoela zelaian, Reala. Txuri-urdinek kanpokoen atera behin eta berriz hurbildu dira. Aukerarik argiena bigarren zatia hasi bezain laster etorri da, Eceizabarrenak langara bidali duen erremate batekin. Baina hau ez da aukera bakarra izan, donostiarrek intentsitatea handitu dute eta Pontonesen hegaletik aukera oso argiak iritsi dira behin eta berriz. Zoritxarrez, eta merezi izan duten arren, gola ez zen iristen eta neurketa gero eta zailagoa jarri  txuri-urdinentzat. Berdinketa azkeneko momentuan iritsi ahal izan da Gorosabelen erremate batekin, baina burukada zutoinetik gertu joan da eta partida Aragoiko taldearen garaipenarekin amaitu da.

Gure bigarren filialaren hurrengo partida 2024ko urtarrilaren zazpian izango da. Bertan, urtea garaipen batekin hasi nahi dute Izarraren aurka Zubietatik urrun

Fitxa teknikoa:

Real C: Galindo, Merino, Larrañaga (kap.), D. Torres  (Arruti, min. 46), Olarra, Lete, Otadui (H. Martin, min. 62), Guibelalde, Pontones, Eceizabarrena (Garro, min. 68) eta Zubizarreta (Gorosabel, min. 62). 

UD Barbastro: Biarge, Ara, Franky (kap.) (Russell, min. 64), Israel, Val, Prat (Hugo Bautista, min. 72), Crespo, Soule, Javito, Gonpi (Iker Balda, min. 88) eta Mingotes. 

Gola: 0-1: Prat, min. 7. 

Epailea: Villa Martín. Txartel horia erakutsi die etxeko Lete eta Zubezarretari eta kanpoko Prat eta Russelli.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!