Gure beteranoen taldeak igandean jokatuko du Torrelavegan Ipar Zonako Liga Solidaria FEAFV-ko bigarren jardunaldia. Txuri-urdinak orain dela hamabost egun bi garaipen eta porrot batekin estreinatu ziren Eibarren, eta oraingo honetan UD Logroñes (10:05), Gimnastica de Torrelavega (11:50) eta Mirandesen aurka (13:35) arituko dira. Gipuzkoarrek sailkapeneko laugarren postuan hasiko dute jardunaldia sei punturekin
Neurketa guztiak El Maleconeko belar artifizialeko zelaian jokatuko dira. Jardunaldiak izaera solidarioa izango du eta jasotako diru guztia Torrelavegako Fernando Arce Eskolako Gurasoen Elkarterako izango da.