Alberto López (Irun, 1969), Realeko atean Arconada eta gero gehien finkatu zen atezaina izan zen. 377 partida ditu sorbaldan eta 1 zenbakia bereganatu zuen hamarkada oso batean.
Alberto Dunboatik iritsi zen Sansera eta filialean pare bat denboraldi egon eta gero lehen taldera igo zen 1992-93 denboraldian. Debuta partida hisroiko batean egin zuen. Atotxan Real Madriden aurka 4-1 irabazitako neurketan. Realari gol bat falta izan zitzaion kanporaketari buelta emateko.
Realaren atearen jabe izan zen urte askotan eta, horrela, irundarrak beharreko egonkortasuna eman zion Arconadaren erretiroa ondoren umezurtz geratu zen posizioari. Albertok segurtasun handia eman zuen. Erreflexu bikainak zituen eta atepean maila bikaina eman zuen. Igandean txalo zaparrada eskeiniko diogu urre eta brillantezko intsignia jasotzerakoan.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin