REAL SOCIEDAD-AS ROMA (OSTEGUNA, 21:00)

Biharko informazio erabilgarria

Hemen duzu Realaren eta AS Romaren arteko partidako informazio erabilgarria (21:00):

Keler Espazioa

Keler Espazioko hiru guneak -Gastrogune, Haur Gunea eta LG Gaming- 19etatik aurrera irekiko dira, gure zaleek motorrak berotu ditzaten. Bestalde, partida pantaila erraldoian jarraitu ahal izango da. Sarrera doakoa izango da.

Mosaikoa eta Brigade Loco taldearen emanaldia

Gure zaleei aldez aurretik etortzeko eskatzen diegu, partidaren atarian bi une hunkigarri gozatzeko. Lehenengo, Brigade Loco taldeak Aitor Zabaleta harmailetatik joko du. Atsedenaldian ere bai.

Bestalde, gure bazkideek kartoi mehe urdinak eta zuriak aurkituko dituzte eserlekuetan mosaiko txuri urdin bat osatzeko, taldea berdegunera ateratzen denean.

Ateen irekiera

Reale Arenako ateak 20:00etan irekiko dira. Bazkide txartel fisikoarekin, bazkide txartel digitalarekin (Realzale app-en integratua) edo dagokion partidako sarrerarekin sartu ahal izango da.

Bazkideentzako Arreta Bulegoa eta txarteldegia

Reale Arenako bazkidearen arretarako bulego ondoan dauden leihatilak, Atano III. pilotalekuaren parean daudenak, 19:00etatik aurrera egongo dira martxan, partidarekin zerikusia duen edozein gorabehera konpontzeko. Sarrerak egongo dira salgai.

Txartel Infantila

Sartzeko beharrezkoa izango da txartela aurkeztea, baina eserlekuak ez dira zenbakituta egongo. Infantila kategoriako txartela duen heldu bat sartu ahal izango da, eta ‘Bat, Bi, Hiru, Lau, Bost, Sei’ txartelarekin sartu ahal izango da.

Txartelaren lagapenak

Gogoratu, ezin bazara joan, bazkide-txartela eman diezaiokezula pertsona bati (senideari, lagunari, nahi duenari) App Realzale-en bidez. Sarbideetan kontrol- eta segurtasun-arrazoiak direla eta, 18: 00ak baino lehen kudeatu beharko duzu.

Tabernetako eta dendako zerbitzua

Reale Arenako denda ofiziala 10etatik 21etara irekiko da. Tabernak 20etatik aurrera egongo dira martxan, eta snack-zerbitzua eskainiko dute.

Bizikleten aparkalekua

Aste barruan jokatzean, bizikleta eta patineteen aparkalekua, Amara Berri ikastetxean kokatua eta IBK Bikek babestua, ez da bihar martxan egongo. Igandean jarriko da martxan, Elche CF taldearen bisita dela eta.


*Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke:: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/419/1/004e32cb-7cea-4362-85c4-537b7a3ade79.pdf

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!