REAL SOCIEDAD-RC CELTA (ASTEARTEA, 20:00)

Biharko informazio erabilgarria

Hemen duzu Reale Arenan bihar Real Sociedad eta RC Celta taldeek jokatuko duten partidarako informazio erabilgarria (20:00):

Keler Espazioa

Keler Espazioak bi ordu lehenago eta ordubete geroago irekiko ditu ateak. Aste barruan jokatzean, Gastrogune jatetxe-arloa martxan egongo da eta partida pantaila erraldoian emango da.

Lanek mugatutako eremua iparraldeko zabalgunean

Topoaren geltokiaren eraberritze integralaren ondorioz, Ekialdeko Tribunetako eta Zabaleta Harmailako zaleei gomendatzen diegu oinez joatea, bai estadioaren sarreran bai irteeran, zelaia mendebaldetik inguratuz, obrak ipar-ekialdean sortutako korridorea saihesteko.

Euskotrenen eta Donostiabusen zerbitzu berezia

Euskotrenek eta Donostiabusek zerbitzu bereziak eskainiko dituzte.

Informazio gehiago Euskotren (egin klik HEMEN)

Informazio gehiago Donostiabus (klik HEMEN)

Partida osteko hiri-autobusak

Partida amaitzean, obrak direla eta, Aita Donostia plaza 15 minutuz itxita egongo dela jakinarazi digute. Pazientzia eskatzen zaie hiriko autobusen erabiltzaileei.

Trafiko-fluxua partida ondoren

Partidaren amaieran, segurtasun arrazoiak direla eta, Aita Donostia plaza itxita egongo da 15 minutuz. Pazientzia eskatzen zaie hiriko autobusen erabiltzaileei.

Txartel Infantila

Bihar jokatuko dugun partidan pertsona heldu bat sartu ahal izango da infantil kategoria txartelarekin. ‘Bat, Bi, Hiru, Lau, Bost, Sei eserlekuarekin’ txartelarekin ere sartu ahal izango da. Beste batzuetan ezarri den neurri hau aplikatu da asistentziari eta Realzale Programarako puntu metaketari laguntzeko.

Ateen irekiera

Reale Arenako ateak 19etan irekiko dira. Bazkide txartel fisikoarekin, bazkide txartel digitalarekin (Realzale app-en integratua) edo dagokion partidako sarrerarekin sartu ahal izango da.

Bazkideentzako Arreta Bulegoa

Reale Arenako bazkidearen arretarako bulego ondoan dauden leihatilak, Atano III. pilotalekuaren parean daudenak, 18etatik aurrera egongo dira martxan, partidarekin zerikusia duen edozein gorabehera konpontzeko.

Tabernetako eta dendako zerbitzua

Reale Arenako denda ofiziala 10etatik 20etara irekiko da. Tabernak 19etatik aurrera egongo dira martxan, eta snack-zerbitzua eskainiko dute.

Bizikleten aparkalekua

Aste barruan jokatzean, bizikleten eta patineteen aparkalekua, Amara Berri ikastetxean kokatua eta IBK Bikek babestua, ez da gaituko oraingo honetan.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!