REAL SOCIEDAD-RCD MALLORCA (ASTEAZKENA, 21:30)

Biharko informazio erabilgarria

Hemen duzu Anoetan bihar Real Sociedad eta RCD Mallorca taldeek jokatuko duten partidarako informazio erabilgarria (21:30):

Orio eta Arraun Lagunak taldeei omenaldia

Partidaren atarian omenaldia eskeiniko zaie Kontxako Bandera irabazi duten Orio eta Arraun Lagunakeko taldeei. Bi klubetako kideek ohorezko sakea egingo dute RCD Mallorcaren aurkako partidaren atarian.

Keler Espazioa

Keler Espazioak bi ordu lehenago eta ordubete geroago irekiko ditu ateak. Bere hiru entretenimendu eremuak martxan egongo dira. Partida Gastroguneko pantaila erraldoian emango da.

Lanek mugatutako eremua iparraldeko zabalgunean

Topoaren geltokiaren eraberritze integralaren ondorioz, Ekialdeko Tribunetako eta Zabaleta Harmailako zaleei gomendatzen diegu oinez joatea, bai estadioaren sarreran bai irteeran, zelaia mendebaldetik inguratuz, obrak ipar-ekialdean sortutako korridorea saihesteko.

Trafiko-fluxua partida ondoren 

Partidaren amaieran, segurtasun arrazoiak direla eta, Aita Donostia plaza itxita egongo da 15 minutuz. Pazientzia eskatzen zaie hiriko autobusen erabiltzaileei.

Estadioaren perimetrora sartzeko akreditazioa duten ibilgailuen fluxua hobetzeko helburuarekin, Mallorca EEHren aurrean jokatuko den partidu honetarako Ospitaleetatik jaisten den biribilgunetik (Begiristain Doktorea kalea) ere sarbidea egokituko da. Behin-behineko sarbide horrek aparkaleku-plaza duten ibilgailu baimenduentzat funtzionatuko du, bai eta Errondo pasealekuko ohiko sarrerarentzat ere. Ohiko sarbidea da, eta ibilgailu baimenduentzat irekita jarraituko du.

Euskotrenen eta Donostiabusen zerbitzu berezia

Euskotrenek eta Donostiabusek zerbitzu bereziak eskainiko dituzte.

Euskotrenen informazio gehiago (klikatu HEMEN

Donostiabusen informazio gehiago (klik HEMEN) 

Ateen irekiera

Anoetako ateak 20:30etan irekiko dira. Bazkide txartel fisikoarekin, bazkide txartel digitalarekin (Realzale app-en integratua) edo dagokion partidako sarrerarekin sartu ahal izango da.

Txartel Infantila

Bihar jokatuko dugun partidan pertsona heldu bat sartu ahal izango da infantil kategoria txartelarekin. ‘Bat, Bi, Hiru, Lau, Bost, Sei eserlekuarekin’ txartelarekin ere sartu ahal izango da. Beste batzuetan ezarri den neurri hau aplikatu da asistentziari eta Realzale Programarako puntu metaketari laguntzeko.

Txarteldegia

Anoetako bazkidearen arretarako bulego ondoan dauden leihatilak, Atano III. pilotalekuaren parean daudenak, 19:30etatik aurrera egongo dira martxan.

Tabernetako eta dendako zerbitzua

Anoetako denda ofiziala 10etatik 21:30etara irekiko da. Tabernak 20:30etatik aurrera egongo dira martxan, eta snack-zerbitzua eskainiko dute.

Bizikleten aparkalekua

Aste barruan jokatzean, bizikleten eta patineteen aparkalekua, Amara Berri ikastetxean kokatua eta IBK Bikek babestua, ez da gaituko oraingo honetan.

 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!