ESKATZEKO GALDETEGIA BIHAR GOIZEAN AKTIBATUKO DA

La Cartujarako sarrerak

La Cartujan jokatuko den LaLigako partidarako sarrerak eskatzeko galdetegia bihar 10etan aktibatuko da. Sarrerak soilik formularioaren bitartez eskatu ahal izango dira. Realak 637 sarrera jasoko ditu, 30 euroko prezio bakarrean.

- 527 sarrera gure zaleentzat.

- 55 sarrera klubaren konpromisoetarako.

- 55 sarrera languntaldeentzat.

Eskaera bihar egin behar da. Epea bihar gauean itxiko da. Eskatzaile bakoitzak bi sarrera eskatu ahal izango ditu. izen-ematearen hurrenkeraren arabera esleituko dira. Eskatzaileak bazkidea edo RS Fan izan behar du.

Eskatzaileek posta elektroniko bat jasoko dute sarrerak jasotzeko moduaren gaineko informazioarekin. Sarrera jasotzean ez da onartuko datuak aldatzea edo sarrera itzultzea. Sarrerak Anoetako txarteldegian jasoko dira asteazkenean. Kupoa gainditzen ez bada, asteazkenean jarriko dira salgai gainerako zaleentzat leihatilan soberan dauden sarrerak.

Izendun sarrerak izango dira. Datu pertsonalak eskatuko dira (izen-abizenak,jaiotze data eta NAN edo pasaporte zenbakia). NAN-a estadioko sarreran eskatuko da. Ez zaio sarrera onartuko eserlekua emandako pertsona ez den beste inori. Heldu batek lagundutako adingabeko batek NAN-ik ez balu, familia liburua aurkeztu beharko du sarreran.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!