REAL SOCIEDAD-SEVILLA FC (LARUNBATA, 12:00)

Zubietako lehen partidarako sarbideak

Gure emakumezkoen taldeak bihar Zubietako estadio berrian jokatuko duen lehen partida dela eta (12 ordu), hona hemen sarbideetarako gomendio batzuk:

Aparkalekua

Zubietako estadioko aparkaleku berriak berrogeita hamar aparkaleku izango ditu. Merkabugatiko biribilgunetik sartu beharko da, Eskusaitzeta kalerantz igota.

Aparkalekuko plazak okupatzen direnean, Eskusaitzeta poligonora sartzeko erreietan aparkatzea gomendatuko da. Zazpi minutu inguru behar dira oinez Merkabugatiko biribilgunetik edo poligonoaren goiko aldetik estadio berrira arte.

Oinezkoentzako sarbidea

Euskotrenek Lasarte-Orian utziko lizukeen ohiko zerbitzuaz gain, Lurraldebuseko autobusetan Merkabugatiko biribilguneraino iristeko aukera dago.

Oinezkoak estadiora Eskusaitzeta kaletik zein kirol-esparruaren sarreratik sartu ahal izango dira, Gorabide eraikinaren ondoan, Zubietako beheko aldean.

Estadioko harmailetarako sarbidea

Bazkideak eta zaleak ordubete lehenagotik sartu ahal izango dira harmaila nagusira sartzeko dauden ateetatik.

Egungo bazkideak eta bazkide esklusiboak

Egungo bazkideek Zubietako estadioko tribunara sartu nahi duten atean aurkeztu beharko dute txartela. Txartel digitalarekin ere sartu ahal izango dira.

Emakumezkoen taldeko bazkide esklusiboek email bat jaso dute gaur, mugikorrean (wallet) txartel digital berria deskargatu ahal izateko, eta tribunara sartzeko atean soilik aurkeztu beharko dute.

Emakumezkoen futboleko bazkideek gure bulegoetan txartel fisikoa eskuratu badute, prozesua berdina izango da. Harmailetako sarreran bakarrik aurkeztu beharko dute.

Leihatila (prezio orokorrak eta RS Fanentzako deskontuak)

Estadioko txarteldegia Zubietako estadioko 1. atearen ondoan egongo da. Gogoratu behar da gure RS Fansek deskontu berezia dutela sarreren prezioan.

PREZIO OROKORRAK

DESKONTUAK (RS FAN)

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!