Hemen duzu Anoetan bihar Real Sociedad eta Real Madrid taldeek jokatuko duten partidarako informazio erabilgarria (16:15):
Toshacki omenaldia
John Benjamin Toshack-ek entitate txuri-urdinaren urre eta brillantezko intsignia jasoko du bere talde ohia ere izan den Real Madriden aurkako partidaren atarian. Galestarra, gure historiako entrenatzailerik garrantzitsuenetako bat, Donostian izango da merezitako errekonozimendu hau jasotzeko.
Keler Espazioa
Keler Espazioak bi ordu lehenago eta ordubete geroago irekiko ditu ateak. Bere hiru entretenimendu eremuak martxan egongo dira. Partida Gastroguneko pantaila erraldoian emango da.
Lanek mugatutako eremua iparraldeko zabalgunean
Topoaren geltokiaren eraberritze integralaren ondorioz, Ekialdeko Tribunetako eta Zabaleta Harmailako zaleei gomendatzen diegu oinez joatea, bai estadioaren sarreran bai irteeran, zelaia mendebaldetik inguratuz, obrak ipar-ekialdean sortutako korridorea saihesteko.
Trafiko-fluxua partida ondoren
Partidaren amaieran, segurtasun arrazoiak direla eta, Aita Donostia plaza itxita egongo da 15 minutuz. Pazientzia eskatzen zaie hiriko autobusen erabiltzaileei.
Euskotrenen eta Donostiabusen zerbitzu berezia
Euskotrenek eta Donostiabusek zerbitzu bereziak eskainiko dituzte.
Euskotrenen informazio gehiago (klikatu HEMEN)
Donostiabusen informazio gehiago (klik HEMEN)
Ateen irekiera
Anoetako ateak 15:15etan irekiko dira. Bazkide txartel fisikoarekin, bazkide txartel digitalarekin (Realzale app-en integratua) edo dagokion partidako sarrerarekin sartu ahal izango da.
Txarteldegia
Anoetako bazkidearen arretarako bulego ondoan dauden leihatilak, Atano III. pilotalekuaren parean daudenak, 14:15etatik aurrera egongo dira martxan.
Tabernetako eta dendako zerbitzua
Anoetako denda ofiziala 10etatik 20:00etara irekiko da. Tabernak 15:15etatik aurrera egongo dira martxan, eta snack-zerbitzua eskainiko dute.
Bizikleten aparkalekua
Bizikleta eta patineteen aparkalekua Amara Berri ikastetxean dago eta IBK Bikek babesten du. 15:15etatik aurrera martxan egongo da.