Hona hemen igandeko Anoetako partidarako informazio erabilgarri guztia: Real Sociedad-RC Celta (18:30):
Keler Espazioa
Keler Espazioak ateak irekiko ditu, etxeko zein kanpoko partida guztietan bezala, partida hasi baino bi ordu lehenago eta amaitu eta ordubetera arte. Gastrogune jatetxe-gunea, Infantil gunea eta LG Gaming aretoa martxan egongo dira. Partida pantaila erraldoian emango da. Aste barruan jokatzen dugunean, jatetxe-eremua irekitzen da.
NFC formatuko txartela
Milaka bazkidek dagoeneko deskargatu dute NFC formatuko txartel digital berria. Anoetako ateak 17:30etan irekiko dira. Bazkide-txartel fisikoarekin, txartel digitalarekin edo partidako sarrerarekin sartu ahal izango da.
Bazkidea bazara eta oraindik txartel digitalik ez baduzu, egin klik HEMEN eta jarraitu urratsak mugikorrean deskargatzeko eta txartel bat baino gehiago gordetzeko.
Txartel-lagapenak
Gogoratu, bertaratu ezin baduzu, bazkide-txartela klubari edo pertsona bati (senideari, lagunari, nahi duzunari) laga diezaiokezula. Bi eragiketetako edozein egiteko, aldez aurretik erregistroa eguneratuta izan beharko duzu. Sarbideetako kontrol eta segurtasun arrazoiengatik, kudeaketa 15:30ak baino lehen egin beharko duzu.
Egin klik HEMEN eta jarraitu argibideak.
Oinezkoen fluxua
Obrak direla eta, Ekialdeko Tribunetako eta Zabaletako zaleei oinez etortzen badira gomendatzen diegu irteeran zelaiari mendebaldetik buelta ematea, ipar-ekialdeko obrek sortutako pasabidea saihesteko.
Hiri-autobusak partida ondoren
Akziodunen Batzar Nagusian aurreratu zen bezala, Anoetatik gertu aparkatzeko gune berriak prestatu dira, estadiora iristeko zein estadiotik irteteko, Illunbe ordezkatzeko eta bertara iristeko zailtasunak murrizteko. Hainbat aukera aztertu ondoren, honako hauek dira kokapen bideragarriak:
Probintziatik datozen autobusak
Akziodunen Batzar Nagusian aurreratu zen bezala, Anoetatik gertu aparkatzeko gune berriak prestatu dira, estadiora iristeko zein estadiotik irteteko, Illunbe ordezkatzeko eta bertara iristeko zailtasunak murrizteko. Hainbat aukera aztertu ondoren, honako hauek dira kokapen bideragarriak:
Zorroaga pasealekua 22 (Loiolarako norabidean): 13 autobus
Zorroaga pasealekua 26 (Loiolarako norabidean): 13 autobus
Gregorio Ordoñez (Loiolako Erriberarantz): 10 autobus
Anoetako eraztunaren barnealdea: 9 autobus (Mugikortasun Urriko Pertsonentzako lineak)
Zorroaga pasealekua – Social Hub (Anoetarako norabidean): 16 autobus (aparkatzeko bakarrik)
Euskotrenen eta Donostiabusen zerbitzu berezia
Bai Euskotrenek bai Donostiabusek zerbitzu bereziak eskainiko dituzte.
Euskotreni buruzko informazio gehiago (egin klik HEMEN)
Donostiabusi buruzko informazio gehiago (egin klik HEMEN)
Txarteldegiak
Anoetako bazkideari arreta emateko bulegoaren ondoan dauden txarteldegiak —Atano III pilotalekuaren parean— 16:30etatik aurrera egongo dira martxan.
Denda eta tabernetako zerbitzua
Anoetako dendak 16:30etatik 18:30etara irekita egongo da etenik gabe. Bestalde, estadioko tabernak 17:30etatik aurrera irekiko dira.
Bizikleten aparkalekua
Bizikleta eta patineteen aparkalekua Amara Berri ikastetxean dago eta IBK Bikek babesten du. 17:30etatik aurrera martxan egongo da.
Bestalde, udal agintariek motorren aparkaleku bat antolatru dute Errondo pasealekuan, estadiorantz eta Podavines kalearen parean.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin