Hemen duzu Realaren eta Villarreal CF-en arteko Reale Arenako partidarako informazio erabilgarri guztia (18:30etan):
Keler Espazioa
Keler Espazioak ateak irekiko ditu bihar, 15:30etatik aurrera, gure zaleek partidan atarian motorrak berotu ahal izan ditzaten. Gastrogune, Infantil aretoa eta LG Gaming egongo dira martxan.
Txuri urdin taldeak dena emango du bere zaleek partidaren atarian goza dezaten. Horretarako, Keler Espazioak adin desberdinetako bi esperientzia indartsu eskainiko ditu: gamerren munduan murgilketa eta zuzeneko musika.
Informazio osoa (sakatu hemen)
Ateen irekiera
Reale Arenako ateak 17:30etan irekiko dira. Bazkide txartel fisikoarekin, bazkide txartel digitalarekin (Realzale app-en integratua) edo dagokion partidako sarrerarekin sartu ahal izango da.
Bazkideentzako Arreta Bulegoa eta leihatila
Reale Arenako bazkidearen arretarako bulego ondoan dauden leihatilak, Atano III. pilotalekuaren parean daudenak, 16:30etatik aurrera egongo dira martxan, partidarekin zerikusia duen edozein gorabehera konpontzeko. Gogoratu sarrerak geratzen direla.
Tabernetako eta dendako zerbitzua
Reale Arenako denda ofiziala larunbatean 16:30etatik 18:30etara irekiko da. Jada, eskura duzu 2022-23 bilduma ofiziala, ohiko merchandisingaz gain. Tabernak 17:30etatik aurrera egongo dira martxan, eta snack-zerbitzua eskainiko dute.
Aparkalekua 17:30ean irekiko da
Bizikleten eta patineteen aparkalekua 17:30etan irekiko da Amara Berri Eskola.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin