AURRE-PARTIDA BEREZIA KELER ESPAZIOAN

Gamerrak eta zuzeneko musika iganderako

Moldaviako garaipen ilusionagarriaren ondoren, igandean LaLiga Reale Arenara itzuliko da (18:30ean). Europako bi talderen arteko partida bat dator, Reala eta Vilarreal, kota garrantzitsuak lortu nahi dituztenak eta futbol ona praktikatzen dutenak.

Txuri urdin taldeak dena emango du bere zaleek partidaren atarian goza dezaten. Horretarako, Keler Espazioak adin desberdinetako bi esperientzia indartsu eskainiko ditu: gamerren munduan murgilketa eta zuzeneko musika.

eSports sailaren aurzkepena

16:00etatik aurrera, Realaren eSports atal berria modu sozialean aurkeztuko da Keler Espazioko LG Gaming gunean. Ekitaldian fitxaketa berriak izango dira, eta bi zatitan banatuko da.

Lehenengo zatian Fan Meeting bat egongo da, hiru taldekideekin: Jairo Martos Managerra eta gure Pro Players, Kilian ‘Zidane 10’ Pita eta Ander Hipolito. Ondoren, bideojokoen gunera joango gara, gure Pro Player-ekin erronka egiteko.

Klikatu hemen ekitaldiari buruzko informazio gehiago lortzeko

Musika zuzenean, haurrentzako gunea...

Aurkezpenaren bigarren zatia hasten den bitartean, 17:00etatik aurrera, Keler Espazioaren eszenatokia denboraldiko hirugarren musika emanaldiaren lekuko izango da. Kantautore gazteen alde egiten ari garen apustuaren baitan, oraingoan Nerea Bengoetxea donostiarrak bere banda eta gitarrararekin batera, abestiekin giroa jarriko du.

Beroketari amaiera emateko, ez da faltako espazioaren arrakastetako bat, Haurrentzako Gunea, txikienentzako erritu bihurtu diren jolas guztiekin (puzgarriak, mahai-jokoak, bideo-jokoak). Gune hau 15 45etik aurrera egongo da martxan.

IGANDEKO AGENDA KELER ESPAZIOAN

- 15:30ean: ateen irekitzea (Gastrogune, Haur Gunea eta LG Gaming).

- 16:00etatik 17:00etara: Fan Meeting eSports sailarekin

- 17:00etatik 18:00etara: erronkak, tutorialak eta desafioak LG Gaming-en.

- 17:00etatik 18:15era: Nerea Bengoetxearen emanaldia Keler Espazioan.

- 18:30etik 20:15era: Real Sociedad-Villarreal CF pantaila erraldoian.

*Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke:: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/419/1/004e32cb-7cea-4362-85c4-537b7a3ade79.pdf

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!