SANSE 1-0 CAUDAL

Bikain mantentzen dira

Vídeo

Sansek garaipena lortu du arratsalde honetan Caudalen aurka bat eta huts irabazi ondoren. Gainera, playoffeko postuetan kokatzen da beste aurkariek ez dutelako irabazi.

Zubietara etortzen diren taldeek badakite jada nola jokatu, ondo ikasita dute. Eta Sansek ere bazekien Caudal azkeneko postuan kokatutako bazegoen ere neurketa ez zela errexa izango, horrela delako Bigarren B Maila. Gipuzkoarren nagusitasuna oso handia izan da. Asturiarrek ez dute aukerarik sortu lehenengo zati osoan. Behin bakarrik iritsi dira falta jaurtiketa batean, etxeko atzelariek urrundu dutena arazorik gabe. Sanseren gola eskuin hegaletik etorri da, Ujiaren zentroaren ondoren. Capillak hartu du baloi hori eta gol bikain bat eskuratu du boleaz. Muguruzak markagailuan abantaila gehiago emateko aukera izan du baina bere jaurtiketa atezainak gelditu du.

Bigarren zatiak berdin jarraitu du. Sansek neurketa nahi zuen lekuan izan du, baloiaren jabetzari esker batez ere, baita jokaldi arriskutsu batzuk sortuz. Caudalek, bere aldetik, ez du atera jaurtiketarik egin bigarren berrogeita bost minutu hauetan, lehenengo zatian bezala. Horrek meritu gehiago ematen dio atzelari txuri-urdinei. Gainera, Sansek hiru neurketa jarraian darama golik jasan gabe. Davilak partida erabakitzeko aukera izan du azkeneko aukeretako batean. Horrela, hiru puntuak Zubietan geratu dira beste behin.

Hurrengo astean Lealtaden aurka jokatuko dute, beheko postuetan dagoen talde bat baina gaur Las Gaunasen irabazi duena.

Fitxa teknikoa:

Sanse: Garrancho, Ujia, Le Normand, Lapeña, Muñoz (Arrieta, min. 83), Sanz, Sangalli (Guevara, min. 65), Muguruza, Capilla, Olaizola, Celorrio (Davila, min. 72).

Caudal: Oscar, Ferreiro, Calahorro, Catu, Pelayo, Alberto, Borja, Niko (Gomez, min. 55), Polaco, Alegre (Blanco, min. 55), Lopez (Navarro, min. 55).

Gola: 1-0: Capilla, min. 21

Epailea: Calderiña Pavon. Txartel horia erakutsi die etxeko Muñoz eta Le Normandi eta kanpoko Ferreiro, Alegre, Catu, Polaco, Calahorro, Navarro, Pelayo, Gomez eta Borjari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!