Real Sociedad 3-0 Villarreal CF

Bikaina

Vídeo

A ze estreinatzeko modua. Ezinhobeto. Realak etxean lehen garaipena lortu du partida bikainarekin. Villarreal gainditu du neurketa borobil batean, futbol on eta goles beterikoarekin. Willian Jose, Xabi Prieto eta Juanmik denboraldiko bigarrena sinatu dute. Bitik bi kurtsoa hasteko, txapeldunorde izandako denboralditik lortzen ez zen marka. Ze itxura ona duen aurtengoak!

Vigon lortutako garaipena Anoetako debutari interés gehiago ipini zion. UEFA Europa Leagueko zozketak are eta gehiago animatu du gaurko eguna. Zaleak futbol gose handiz etorri dira Anoetara eta taldeak partida itzela oparitu die. Nahiz eta Villarreal bi alditan arriskuarekin gerturatu den Rulliren atera partida hasieran, etxekoek gogora ekarri digute, oraindik abuztua denean, iazko Real onena. Willian Jose, aurrelari petoaren golarekin, Xabi Prieto -bere 500 partidan- eta Juanmi, arte obra batekin, partida ia erabakita utzi dute partida atsedenaldirako.

Bigarren zatian, markagailuko abantailarekin, Reala, nahiz eta atearen bila joaten jarraitu den, partida beste erritmo batekin kontrolatu du. Baina aukerak iristen jarraitu dute. Vela eta Oyarzabalek argiak izan dituzte. Azken minutuetan, txalo gehiago, aldaketa bategatik kasu honetan. Gogoak zituen zalegoak Agirretxe berriro ikusteko. Usurbildarrak jokatu egin du berriro bere jendearen aurrean. Beste albiste handi bat partida ezinhobea amaitzeko.

Reala liga geldialdira egoera idealean joango da. Sei puntu, sentsazio ezinhobeak eta hobetzeko asti eta aukera askorekin. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Rulli, Odriozola, Aritz, Raúl Navas (Agirretxe, min.82), Rodrigues, Illarra, Zurutuza, X. Prieto (kap), Oyarzabal, Juanmi (Carlos V., min.66) y Willian J. (Canales, min.74)

Villarreal CF: Andrés Fdez (Barbosa, min.46), Álvaro, Semedo N´Diaye J. Costa (cap) M. Trigueros (Sansone, min.80), Rodrigo, S. Castillejo, P. Fornals, Bakambu y Bacca (Unal, min.70).

Golak: 1-0: Willian J., min.25. X. Prieto, min.34. 3-0: Juanmi, min.45.

Epailea: Estrada Fernández. Txartel horiak Aritz, Willian J., J. Costa, M. Trigueros.

Asistentzia: 19.931 ikusle.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!