TOUR BEREZIA

Bisitatu Anoeta Gabonetan

Partidarik ez dagoenean Anoeta bisitatzea esperientzia berezia eta zirraragarria da beti. Eguberri hauetan are bereziagoa izango da, klubak BStadiumekin lankidetzan diseinatu duen Gabonetako Tour Bereziari esker. Estadioko txoko esklusiboenetan barrena ibiltzeaz gain, bisitak hainbat jarduera eta sorpresa magiko ditu bertaratzen diren guztientzat eskuragarri, baita txikienentzat ere. Opari paregabe bat, zure senide, lagun eta eta zu bezalako realzaleentzat.

Zer ikusiko den

Bisitaria Europako estadiorik abangoardista eta modernoenetakoan sartu ahal izango da. Ordubete inguruko bisitan ezagutuko ditu auditorioa, taldearen autobusa hartzen duen parkinga, Realarekin 500 partidatik gora jokatu duten izarren pasabidea, aldagelak, aulkiak, prentsa-aretoa eta palko presidentziala. Esperientzia birtualaz ere gozatu ahal izango du.

Edozein publikorentzat diseinatutako bisita da. Mugikortasun urriko pertsonentzat egokitutako ibilbidea du eta hainbat hizkuntzatan jarraitu ahal izango da.

Sarrerak eta prezioak

Sarrerak HEMEN lortu daitezke eta hurrengo datetarako eskuragarri daude. Anoeta bisitatzeko leihoak gehitzen joango gara.


En el evento en cuestión la REAL SOCIEDAD DE FÚTBOL procederá a la toma de imágenes, las cuales podrán ser publicadas en canales de comunicación oficiales del CLUB con fines promocionales del acto en cuestión. En caso de no querer que las imágenes en las que pueda aparecer Ud. o algún menor que esté bajo su tutela sean publicadas, por favor, háganoslo saber en la siguiente dirección de correo electrónico, y procederemos a su inmediata retirada: pdcp@realsociedad.eus. La política de privacidad correspondiente se encuentra en el siguiente enlace: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/503/1/acd80c62-c8f7-4b75-9eb4-d09362fb43cd.pdf

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!