HASI DA IBK BIKE-K BABESTUTAKO GABONETAKO LEHIAKETA

Bidali zure marrazkirik originalena!

Eskola-oporrak hurbiltzen direla aprobetxatuta, etxeko txikienei zuzendutako marrazki-lehiaketaren laugarren edizioa abiarazi dugu, IBK Bike-k babestua. Gabon hauetarako erronka honakoa izango da: Reala irudikatzen duen marrazki bat egitea, eta bertan hiru elementu hauek agertzea: Reala, zure herria eta Txurdin.

Ekintza bi adin-taldetan banatuko da, eta irabazten duten bi txikiek IBK Bike-ren bizikleta bana eramango dute. Era berean, Tunnel esperientzia bat ere irabaziko dute (sarrera bikoitza) urtarrilaren 24-25eko Real Sociedad–Celta de Vigo partidurako (eguna eta ordua baieztatzeko daude).

Nork parte hartu dezake?

Lehiaketa bi kategoriatan banatuko da:

  • 2019tik aurrera jaiotako haurrentzako lehiaketa bat.
  • 2013 eta 2018 artean jaiotako haurrentzako beste bat.

Informazio gehiago nahi baduzu eta kategoria bakoitzean zein bizikleta oparituko den jakiteko, kontsultatu araudiaren oinarriak.
Egin klik hemen eta kontsultatu araudiaren oinarriak.

Saria (2013–2018 artean jaiotakoak): adin horientzako IBK Bike bizikleta bat (ikusi HEMEN), 579 euroan baloratua, eta Tunnel Premium esperientzia (sarrera bikoitza Real Sociedad–Celta de Vigo partidurako).

Saria (2019tik aurrera jaiotakoak): adin horientzako IBK Bike bizikleta bat (ikusi HEMEN), 349 euroan baloratua, eta Tunnel Premium esperientzia (sarrera bikoitza urtarrilaren 11rako).

Nola parte hartu daiteke?

Oso erraza da. Heldu baten laguntzarekin bi modutara bidal diezagukezu marrazkia:

Bi kasuetan, honako datu hauek adierazi beharko dituzu:

  • Adingabearen datuak: izena, abizena, jaiotza-data eta jaioterria.
  • Tutorearen datuak: tutorearen izena eta abizena, posta elektronikoa eta harremanetarako telefonoa.

Egin klik HEMEN eta bidali zure marrazkia.

Bidali urtarrilaren 10a baino lehen

Bidaltzeko epea urtarrilaren 10ean amaituko da. Ondoren, gure marrazkigileak, Marrazketabarek, bere bi marrazki gogokoenak aukeratuko ditu (kategoria bakoitzeko bat). Sariak urtarrilaren 25eko partidan banatuko dira.

Originaltasuna eta egindako ahalegina baloratuko dira, adina kontuan hartuta. Azken batean, aprobetxatu egun hauek, askatu sormena, bilatu originaltasuna, marraztu nahi duzuna eta, batez ere, ondo pasa.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!