LEVANTE UD-REAL SOCIEDAD (ABENDUAK 20, 16:15)

Eskatu zure sarrera

Larunbat honetan, abenduak 20, 16:15ean, Ciutat de Valèncian, jokatuko den partidurako sarrerak erreserbatu ditzakezu. Sarrerak formulario honen bitartez erreserbatu ditzazkezu. Zale bakoitzak gehienez bi sarrera eskuratu ahalko ditu. Eskaera egiten duenak bazkide izan behar du edo RS Fan, eta bidelagun bat gehitu ahalko du; bidelagun horrek ez du zertan bazkide edo RS Fan izan.

Levante UDak guztira 626 kokaleku bidaliko dizkio klub txuri-urdinari (prezio bakarra: 30 euro). Hauek honela banatuko dira:
- 431 sarrera, bazkideen eta RS Fan-en eskaeretarako.
- 110 sarrera, peñentzat.
- 85 sarrera, klubaren konpromisoetarako.

Gaur, abenduaren 10ean (asteazkena), hasiko da eskaera-epea, eta abenduaren 15era arte (astelehena) egongo da zabalik, 12:00ak arte.

Sarrerak izena ematen den hurrenkeraren arabera esleituko dira. Sarrerak abenduaren 16an (asteartea) jaso beharko dira, Anoetako Bazkidearentzako Arreta Bulegoko txarteldegian, 10:00etatik 20:00etara.


Garrantzitsua: Sarrerak izenpekoak izango dira. Datu pertsonalak eskatuko dira: izena, abizenak, jaioteguna eta NAN edo pasaportearen zenbakia. Estadioan sartzeko NANa eskatuko da, eta ez da onartuko kokalekua esleituta duen pertsona ez den beste inor sartzea. Adingabe bat heldu batekin sartzen bada eta NANik ez badu, familia-liburua aurkeztu beharko da sarreran.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!