Keler Espazioa jaio da. Datorren igandean, otsailak 20, Reale Arenako ostalaritza gune berriak ateak irekiko ditu lehen aldiz zaleei. Aukera paregabea San Mameseko derbia gure etxetik eta familian bizitzeko.
Keler Espazioa, Reale Arenaren iparraldeko aldean kokatua dagoen gune berri bat da, ipar-mendebaldeko izkinatik sarbidea duena, 8. Atearen ondoan (ikusi planoa). Kelerrekin egindako aliantzari esker, gure zaleek topagune moderno eta berritzaile batez gozatuko dute hemendik aurrera.
Igandean irekiko da, 17:00etatik aurrera
Keler Espazioa 1.000 metro karratuko espazioa da. Bere izkina guztietan gure historia senti daiteke. Atotxako gure garaiako keinu bat dauka, gure etxean bizi izan genuen gau magikoenetako bat gogora ekarriz: Inter de Milanen aurkako Europako partida.
Espazioa hiru gunetan banatzen da, baina igandean taberna gunea bakarrik irekiko da, eta bertan gastronomia-zerbitzu osoa eskainiko da, karta zabal batekin. Gainera, Keler Espazioak pantaila erraldoia, telebistak, WIFI konexioa, emanaldietarako agertokia eta abar ditu.
Inaugurazio ofiziala, 27an
Inaugurazio ofizialaren zain, hilaren 27an, gure zaleek hurrengo bi partidetan gozatu ahal izango dute: igandean Athletic Club taldearen aurka eta ostegunean RB Leipzig taldearen aurka. Gure zaleek bi partidak zuzenean ikusi ahal izango dituzte Keler Espazioan.
Oraingo honetan derbirako ez da aldez aurretik izena eman beharrik izango eta gure jarraitzaile guztientzat irekita egongo da. Taberna guneak 300 metro karratu ditu, gehienez 250 lagunentzako lekua du eta igandean 17:00etatik aurrera egongo da zabalik.
Datorren astean, informazio guztia
Datorren astean, gainerako bi guneei buruzko xehetasunak emango ditugu, familien eta gaztetxoen gozamenerako. Horrez gain, Keler Espazioaren inaugurazio egunaren agenda, igandea 27, aurkeztuko dugu.
Eskerrik asko Kelerri
Eskerrak eman nahi dizkiogu Kelerri, bai proiektu ilusionagarri hau aurrera atera dadin egindako laguntzarekin, bai, jakina, txuri urdin klubarekin urte hauetan guztietan izan duen leialtasunagatik.




