Belar hockeyko gure taldeak gol bakar batengatik galdu du eguerdian CD Terrassaren aurka. Txuri-urdinek oso ondo hasi dute partida, azken hiru garaipenei esker lortutako konfiantzarekin eta segurtasunarekin. Neurketako gol bakarra, aldiz, katalanek lortu dute, Estel Petchameren bitartez.
Bigarren zatian gipuzkoarrek saiatzen jarraitu dute, eta neurketa berdintzeko aukerak izan dituzten arren, markagailua ez da berriro mugitu. Pena bat. Donostiarrek zazpigarren postuari eutsiko diote eta datorren astean Junior FC hartuko dute Bera Beran.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin