Ez da posible izan. Realak merezita galdu du Sevilla FC-ren aurka urte berriaren ligako lehen neurketan Anoetan. Ben Yedderen hiru golek, bi lau minutuetan, eta Sarabiarena oztopo handia izan dira gipuzkoarrentzat. Kanpoko taldea harresia izan da gaur gauean eta Realak ez du baimenik izan eguneroko jokoa egiteko.
Txuri-urdinek, hala ere, ondo hasi dute partida. Willian Joseren erremateak, lehen minutuetan, itxaropena ekarri du. Aldiz, 25. minutuan, Ben Yederrek ez du alferrik galdu lehen gola sartzeko aukera. Aurkariaren hurrengo erasoan aurrelariak beste gol bat sartu du eta neurketaren egoera galarazi du.
Garbiketa egiteko eta berriro hasteko txanda zen bigarren zatian. Baina Sampaolirenak ez dute ordena galdu eta kontraerasoan duten maila frogatu dute Sarabia eta Ben Yedderen azken bi golekin. Reala ez da eroso egon. Hala ere, edozein modutara saiatu da diferentziak murrizten. Aurkari handia egon da aurrez aurre Anoetan. Taldeak etxean zeraman bolada ezinhobea bukatu da. Txuri-urdinak, ordez, lehen postuetan jarraitzen dute eta badakite ezin dutela lorik hartu.
Fitxa teknikoa
Real Sociedad: Rulli, J. Zaldua, Mikel (Aritz, min. 46), I. Martinez, Yuri B., Illarra, Granero (Canales, min. 57), X. Prieto, Carlos V. (Juanmi, min. 57), Oyarzabal, Willian J.
Sevilla FC: Sergio Rico, Mercado, Nico Pareja, Rami, Mariano, Nzonzi, Vazquez (Sarabia, min. 69), Escudero, Nasri, Ben Yedder (Correa, min.90), Vitolo (Kranevitter, min. 79).
Golak: 0-1: Ben Yedder, min. 25; 0-2: Ben Yedder, min. 29; 0-3: Sarabia, min. 73; 0-4: Ben Yedder, min. 83.
Epailea: Martínez Munuera. Txartel horia erakutsi die etxeko Willian J. eta Yuri B.-eri eta kanpoko Vazquez, Escudero eta Vitolori.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin