Igandea, 18:00

Boladarekin jarraitzera

Vídeo

Sansek bosgarren garaipena jarraian bilatuko du igande honetan Jose Luis Orbegozo zelaian Sestao Riverren aurka jokatuko duen partidan. Txuri-urdinek 1-2 garaitu zuten Barakaldo Lasesarren eta bolada bikain baten murgilduta daude. Gipuzkoarrek Aurrera pauso nabarmena eman dute sailkapenean eta playoffetako postuak sei puntura dituzte. Helburu handi hori bizirik mantentzeko ezinbestekoa izango da garaipen Berri bat lortzea igande honetan.

Horretarako, Sestao River garaitu behar izango dute. Bizkaitarrek Real Madrid Castilla garaitu zuten azken jardunaldian eta denboraldi hasiera kaxkarrari buelta ematetik gertu daude. Nahiz eta jaitsiera postuetan egon, hiru 9 puntu atera dituzte jokoan zeuden azken 12etatik eta maila mantentzeko ametsari trinko eusten diote. Intentsitate handiko neurketa izango da denboraldiko bolada onenean iritsiko diren bi taldeen artekoa.

 

3. Maila: Pasaia – Real Sociedad C (larunbata, 16:30)


Real Sociedad C-k, Portugaleteren aurka galdu ondoren aurreko asteburuan Zubietan, azken jardunaldietako bolada txarra moztu nahi izango du Don Boscon. Final bat izango da Pasaiarentzat, geroz eta aukera gutxiago baitituzte mailari eusteko, baina txuri-urdinek garaipena lortu behar dute jaitsiera postuekin duten segurtasun abantaila mantentzeko.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!