REAL SOCIEDAD – RCD ESPANYOL (19:30)

Borrokan jarraitu

Liga Santander ez da gelditzen. Reala Reale Arenara itzuliko da gaur arratsaldean, lehia zail baten ostean. Taldeari ez zaizkio gauzak ateratzen ari, baina fintasun faltari kanpoko erabaki mordo bat gehitu zaio, ulertzeko zailak gehienak. Hori dela eta, RCD Espanyolen gaurko bisitak funtsezko neurketa baten itxura hartu du.

Perikoak azken bala batekin heldu dira Donostiara. Sailkapenean duten egoerak ez die maniobratze aukera gehiago ematen. Salbaziotik hamar puntura, Rufetek zuzentzen duen taldeak final bat jokatuko du bere biziraupenagatik. Denboraldiko gure hirugarren norgehiagoka izango dena, Realak garaipena lortu zuen Cornellan lehen itzulian eta Kopako kanporaketan, garaipena ezinbestekoa duten bi taldeen arteko lehia bezala agertzen da. Inbertsio handia egin zuten neguko merkatuan, sailkapenean gora egiteko. Leandro Cabrerak atzealdean eta Raul De Tomasek puntan asko lortu dute, baina ez nahikoa. UEFA Europa Leaguen aukerarik gabe kanporatua eta LaLiga Smartbanken mehatxuarekin, RCD Espanyolek une zailak bizi ditu.

Aurkari arriskutsu bat hartzen dugu. Beren azkena ematera etorriko dira. Baina Realak ere asko du jokoan. Garaipen bat eskuratzeak luzatzen ari den dinamika bat etetea eta taldeak geldialdiaren aurretik eskaini dituen sentsazio onak berreskuratzea ahalbidetuko luke. Gaur izan behar da. AURRERA REALA!!!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!